XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AITA JOSE BINUESA

DONOSTIYAN jayo zan 1848-garren urteko Epailla-ren 22-an.

Donostiar bene benetakua zan, argiya, azkarra; chikitandikan esagun zuben goienetako malletara irichi biar zubela.

Bere lenbiziko maisutzat, beste donostiar asko jakin bat izan zuben: Bizente Manterola argidotarra.

Letradutako ikasi zuben, ta bere ikaspenak amaitu ordurako iztunle gain gaiñekotzat esagutu zan.

Lazter jesuitetako elkartean sartu zan ta orduban esagutzera eman zuben iztunle azkar, zorrotz, apañ, asko jakiña, guchi diran bezelakua zala.

Gipuzkoan lenengo euskal jai-aldietan itzaldi ederra egin zuben Mondragoiko elizan; orduban ordia erderaz aitu zan, ta urrengo urtian egin zuben euskeraz Oyantzun-go erriyan.

Beti zion naitasun aundiya gure euskera ederrari.

Iztunle azkarrenetakuen izena Jijon-en irabazi zuben langilleei zegozkiyoten egi betikuak erakutzi zitubenian.

Jesuiten artian iztunle trebienetakotzat asaldu zan, guchik bezela zekiyen entzuleen biyotzera ta burura irixten bere itz eder apainakin, bere arrazoi sendo ta jatorrakin.

Santander-en il zan 1904-ko Epailla-ren 21-an.

Ez dira donostiarrak artzaz aztuko.

E E.